Jeremiasen Profecia 51:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Jaunac bere ahalaz eguin du lurra, bere çuhurciaz xuxendu du mundua, eta bere anceaz hedatu ditu ceruac.

16. Haren hitz batera, urac bilcen dira cerura; harec alcharazten ditu hedoiac lurraren berce burutic, ximistetaric eguiten du uria, eta haicea atheratzen du bere kutchetaric.

17. Jaquitateac çoro bilhacatu du guiçona; idolac bere urçailea ahalquetara arthiqui du, ceren gueçurrezcoa baita haren lana, eta bicia ez baita halacoetan.

18. Lan hutsal eta irrigarriac dira; ikarpeneco egunean galduco dira.

19. Jacoben çathia ez da hequien idurico; ecen hura da gauça gucien eguilea, eta Israel da haren primançaco makila; armadetaco Jauna da haren icena.

20. Guerlaco tresnac hausten daroztatzu, eta nic çutaz hautsico ditut jendaiac, çutaz xahutuco ditut erresumac;

21. Eta çutaz phorroscatuco ditut çaldia eta çaldi gainecoa; eta çutaz phorroscatuco ditut orga-lasterra eta haren gainecoa:

Jeremiasen Profecia 51