Jeremiasen Profecia 51:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Hi, ur handien gainean hagoena, aberastasunez okatua, ethorri dun hire akabança, errotic ebaquia içanen haicen ordua.

14. Armadetaco Jaunac bere buruaren gainean eguin du cin hau: Ala Guiçonez estaliren haudala brucoz beçala, eta guduco cantua cantatua içanen dela hire gainean.

15. Jaunac bere ahalaz eguin du lurra, bere çuhurciaz xuxendu du mundua, eta bere anceaz hedatu ditu ceruac.

16. Haren hitz batera, urac bilcen dira cerura; harec alcharazten ditu hedoiac lurraren berce burutic, ximistetaric eguiten du uria, eta haicea atheratzen du bere kutchetaric.

17. Jaquitateac çoro bilhacatu du guiçona; idolac bere urçailea ahalquetara arthiqui du, ceren gueçurrezcoa baita haren lana, eta bicia ez baita halacoetan.

18. Lan hutsal eta irrigarriac dira; ikarpeneco egunean galduco dira.

19. Jacoben çathia ez da hequien idurico; ecen hura da gauça gucien eguilea, eta Israel da haren primançaco makila; armadetaco Jauna da haren icena.

20. Guerlaco tresnac hausten daroztatzu, eta nic çutaz hautsico ditut jendaiac, çutaz xahutuco ditut erresumac;

21. Eta çutaz phorroscatuco ditut çaldia eta çaldi gainecoa; eta çutaz phorroscatuco ditut orga-lasterra eta haren gainecoa:

22. Eta çutaz çathicatuco ditut guiçona eta emaztequia; eta çutaz çathicatuco ditut guiçon-çaharra eta haurra; eta çutaz çathicatuco ditut muthila eta nescatcha;

Jeremiasen Profecia 51