26. Çatozte haren contra lurraren bazterretaric; idec, ilki ditecen hura oimpean lehertu behar dutenac; ken çatzue bidetic harriac eta metaca eçar çatzue; hil çatzue guciac han, ez dadien bat gueldi biciric.
27. Xahu çatzue hango guiçon hazcarrac oro, jauts beitez herioaren azpira; çorigaitz hequiei Ceren ethorri baita hequien eguna, hequien ikarpeneco ordua.
28. Ihesliarren oihuac, eta Babilonaco lurretic itzuri direnenac, Sioni ekarceco gure Jainco Jaunaren aspercundearen berria, temploaren ariazco aspercundearena.
29. Arrambela hedatzen duten guciei albiste emoçuete molço handitan ethor ditecen Babilonara; haren contra jar çaitezte inguruan; eta nihor ez, bedi itzur: bihur dioçoçue bere eguincen arabera; eguin dituen gucien arabera eguioçue, ceren Jaunaren contra den jaiqui, Israelgo sainduaren contra.
30. Horren gatic hango guiçon-gazteac hango placetan erorico dire; eta guerlari guciac ixilduren dire egun hartan, dio Jaunac.