Jeremiasen Profecia 5:9-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Tzarqueria horiec ikartu gabe utzico othe ditut, dio Jaunac; eta holaco jendaquitic ez othe du ene arimac aspercunde atheratuco?

10. Igan çaitezte horren harrasien gainera eta urra çatzue; etzaçuela hargatic arras xahu; errotic athera çatzue horren ganicaco gandoac, ceren ez baitire Jaunarenac.

11. Alabainan Israelgo etcheac eta Judacoac gaixtoqui hautsi dute ene leguea, dio Jaunac.

12. Ukatu dute Jauna, eta erran dute: Ez da Jaincoa, eta etzaicu asturugaitzic ethorriren; ez ditugu ikusiren ezpata eta gosetea.

13. Airera minçatu dire profetac, eta etzen hequietan Jaincoaren hitza. Hau guerthaturen çaiote beraz.

14. Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Hitz hori atheratu duçuelacotz, huna non nic ere suzco ematen ditudan çure ahoan ene hitzac, eta populu hori eçarcen dut egur eta suac erreco du.

15. Huna non, Israelgo etchea, urrundanic erakarriren dudan çuen gainera, jendaqui bat, jendaqui hazcar, jendaqui çahar, jendaqui bat, ceinaren minçaia ez baituçu jaquinen, eta ez baituçu adituco cer erraten duen, dio Jaunac.

16. Haren gueci-uncia hobi çabaldu bat beçala içanen da; haren guerlariac oro hazcarrac içanen dire.

17. Eta janen ditu çure bihiac eta çure oguia; iretsico ditu çure semeec eta alabac; janen ditu çure ardiac eta idiac, çure mahatsac eta picoac; eta ezpatarequin herrautsico ditu çure hiri hazcarrac, ceinetan baitzinaducan çure sinhestea.

18. Halaric-ere, dio Jaunac, egun hequietan etzaituztet alde bat xahuturen.

Jeremiasen Profecia 5