Jeremiasen Profecia 5:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Çaldi berotuac eta garainoac iduri bilhacatu dire; bakotcha bere lagunaren emazteari irrincinaz dago.

9. Tzarqueria horiec ikartu gabe utzico othe ditut, dio Jaunac; eta holaco jendaquitic ez othe du ene arimac aspercunde atheratuco?

10. Igan çaitezte horren harrasien gainera eta urra çatzue; etzaçuela hargatic arras xahu; errotic athera çatzue horren ganicaco gandoac, ceren ez baitire Jaunarenac.

11. Alabainan Israelgo etcheac eta Judacoac gaixtoqui hautsi dute ene leguea, dio Jaunac.

12. Ukatu dute Jauna, eta erran dute: Ez da Jaincoa, eta etzaicu asturugaitzic ethorriren; ez ditugu ikusiren ezpata eta gosetea.

13. Airera minçatu dire profetac, eta etzen hequietan Jaincoaren hitza. Hau guerthaturen çaiote beraz.

14. Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Hitz hori atheratu duçuelacotz, huna non nic ere suzco ematen ditudan çure ahoan ene hitzac, eta populu hori eçarcen dut egur eta suac erreco du.

Jeremiasen Profecia 5