22. Huna non etsaia igaitera dohan arranoa iduri, hegaldatuco da eta bere hegalac Bofraren gainean hedatuco ditu; eta egun hartan Idumeaco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiarena iduri.
23. Damasençat. Asaldutan dira Emath eta Arphad, ceren berri gaixto bat aditu baitute: itsasoan, nahasiac dire, grinaren ariaz ecin içan dute phausuric.
24. Damas erkitu da, ihesari jo du, ikara lothu çaio; hesturac eta oinhaceec daducate erdi-minetan dena beçala.
25. Nola utzi dute hiri ederresgarri, hiri bozcariozcoa?
26. Hango guiçon-gazteac erorico dire hango placetan, eta gudutaco guiçon guciac ixilduco dire egun hartan, dio armadetaco Jaunac:
27. Eta Damasco harrasiari su emanen diot eta Benadadeco harrasiac iretsico ditu.
28. Cedarrençat eta Asorgo erresumençat, ceinac jo baititu Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec. Hau dio Jaunac: Jaiqui eta igan çaitezte Cedarrera, eta larru çatzue iguzqui-aldeco umeac.
29. Harturen diozcate beren olhac eta arthaldeac; eramanen dituzte berençat hequien larru-olhac, eta pusca guciac, eta cameluac, eta inguruan hequien gainera deithuco dute icialdura.
30. Ihes! Laster eguiçue, leceetan gorde çaitezte, Asortarrac, dio Jaunac; ecen Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, çuen contra asmu eguin du, çuen contraco xedeac burutan hartuac ditu.