Jeremiasen Profecia 48:44-47 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

44. Beldurrac ihes igorrico duena, cilhora da erorico; eta cilhotic ilkico dena, artean içanen da atzemana; ecen Moaben gainera erakarrico dut haren ikarpeneco urthea, dio Jaunac.

45. Artetic ihes cihoacenac, Hefebonen itzalean dire baratu; bainan sua da ilki Hefebondic, eta garra Sehonen erditic; eta iretsi ditu Moaben çathi bat eta haren ume harramanz eguileetaric lehembicicoac.

46. Çorigaitz hiri, Moab! Galdua haiz, Camosen populua; ecen hire seme-alabac gathibu dituc eramanac.

47. Eta azquen egunetan, dio Jaunac, bihurraraciren ditut horren gathibuac. Hunaraino dire Moaben gainera erabaquiac.

Jeremiasen Profecia 48