18. Jauts hadi hire ospetic, eta egarrian jar hadi, Dibongo alabaren egoitza; ecen Moaben xahutzailea igaiten hari dun hire gana eta urratuco ditu hire hazcargailuac.
19. Aroertarra, jar hadi bidean eta beguira çac; ihes dihoanari galdeguioc eta itzurcen denari erroc: Cer guerthatu da?
20. Ahalquearen azpian da Moab, ceren garhaitua içan baita: eguiçue orrobia eta heiagora; Arnongo bazterretan heda çaçue berria, xahutua dela Moab.
21. Erabaquia jautsi da lur celhaierat Helonen, Jafaren eta Mephaathen gainera;
22. Dibonen, Naboren eta Deblathaimgo etchearen gainera;
23. Cariathaimen, Bethgamulen eta Bethmaonen gainera;
24. Cariothen, Bofraren eta Moaben lurreco hiri, urrungo edo hurbileco gucien gainera.