3. Ecen Jaunac hau dio Judaco eta Jerusalemeco guiçonei: Lant çaçue lur berri bat çuençat, eta ez erain elhorrien gainera.
4. Jaunaren ingurephaitzaz ingurebac çaiteztete; bihotza ingurebacaçue, Judaco guiçonac, eta Jerusalemeco egoiliarrac; beldurrez-eta su bat iduri jauz eta kalda dadien ene gaitzidura, çuen asmuetaco malçurqueria gatic, eta nihor ez dadien içan haren hilceco.
5. Berriz heda çaçue Judan eta adiaraz çaçue Jerusalemen; minça çaitezte eta bazterretan durrundaraz çaçue turuta; oihu eguiçue hazcarqui eta erraçue: Bil çaitezte, hiri hazcartuetara sar gaiten.
6. Bandera alcha çaçue Sionen; eguiçue indar, ez trica, ceren ipharretic erakarcen baititut gaitza eta xahupen handia.
7. Bere etzan-lekutic igan da lehoina, eta jaiqui da jendaquien larrutzailea; ilki da bere toquitic, çure lurraren mortu eguiteco; xahutuac içanen dira çure hiriac, eta nihor gabe gueldituco dira.
8. Hargatic jaunçatzue çurdatzac, deithore eta orrobia eguiçue; ceren Jaunaren hasarrearen iraquidura ez baita gure gainetic aldaratua.
9. Eta içanen da egun hartan, dio Jaunac, urthuco direla erregueren bihotza Eta aitzindarien bihotza; apheçac harrituac eta profetac lurrerat eroriac gueldituco direla.
10. Eta erran dut: Ai! ai! ai! Jainco Jauna Populu hau eta Jerusaleme enganatu othe ditutzu bada erranez: Baquea içanen duçue; eta huna arimaraino helcen hari dela ezpata?
11. Ordu hartan erranen diote populu huni eta Jerusalemeri: Haice erregarri batec jotzen du bideetan, ene populuco alabaren bideco mortuan direnetan, ez haiceztatzeco eta bihiaren garbitzeco.
12. Phesia gaitza handic heldu çait ene etsaien contra; orai xurituco ditut ene erabaquiac hequiequin.
13. Huna non populu bat heldu den hedoiac iduri, haren orga-lasterrac phesia beçala dira, haren çaldiac arranoac baino çalhuago. Çorigaitz guri, xahutuac baicare
14. Oi Jerusaleme, salbatua içateco, malçurqueriatic garbi çaçu çure bihotza: noiz arteo gogoeta galgarriac egonen dira çure bihotzean?
15. Ecen huna Danetic berriac ekarcen dituenaren minçoa, eta Efraimgo menditic idolarenac eçagutarazten dituenarena.
16. Jendaiei erroçuete: Huna Jerusalemen ençun dela urrungo lurretic çainac heldu direla eta beren oihuac adiarazten dituztela Judaco hirietan.
17. Landaçainec beçala inguratua daducate Jerusaleme, ceren hasarretzera tarritatu bainau, dio Jaunac.
18. Çure eguitateec eta asmuec ekarri darotzute hori; horra çure malçurqueriaren ondoreac, ceren uherra baita hura, ceren jo baitu çure bihotza.
19. Barnetic, barnetic minez nago; ene bihotza nahasia da ene baithan, ez naiz ixilduco, ceren ene arimac aditu baititu turutaren durrunda eta guduco oihua.