Jeremiasen Profecia 4:17-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Landaçainec beçala inguratua daducate Jerusaleme, ceren hasarretzera tarritatu bainau, dio Jaunac.

18. Çure eguitateec eta asmuec ekarri darotzute hori; horra çure malçurqueriaren ondoreac, ceren uherra baita hura, ceren jo baitu çure bihotza.

19. Barnetic, barnetic minez nago; ene bihotza nahasia da ene baithan, ez naiz ixilduco, ceren ene arimac aditu baititu turutaren durrunda eta guduco oihua.

20. Xahutzea xahutzearen gainera deithua içan da; desmasian eçarria da lurra oro; une etcholac terrepentean, ene larru-olhac bat-batean xahutuac içan dira.

21. Noiz arteo ikusiren dut jendea ihes? adituren dut turutaren durrunda?

22. Horiec oro, ene populu çoroac ez nauelacotz eçagutu; ume adimendugabeac eta erhoac dira; gaizquiaren eguiteco jaquinsun dira, aldiz onguiaren eguiten ez daquite.

23. Beguiratu dut lurrera, eta hara hutsa eta ezdeustua cela; beguiratu dut ceruetara, eta argui bat etzen han ere.

24. Ikusi ditut mendiac, eta kordocan çabilçan; eta munho guciac ikaratuac dira.

25. Beguia eman dut, eta nihon etzen guiçon bat; eta hegastin guciac norapait eguin çuten.

Jeremiasen Profecia 4