Jeremiasen Profecia 34:15-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta çuec bihurtu cineten egun, eta eguin cinduten ene beguietan çucen dena, bakotchac libertate oihu eguinez bere adisquidearençat; eta ene aitzinean eguin cinduten patua, ene icenaz deithua den etchean.

16. Eta guibelerat eguin, eta ene icena laidatu duçue; eta bihurraraci ditutzue, ceinec çuen muthila, ceinec çuen nescatoa, libro eta beren buruen nausi igorri cintuzten ondoan; eta azpicotu ditutzue, çuen muthil eta nescato içan ditecen.

17. Aria hortaz hau dio Jaunac: Ez nauçue ençun, ceinec bere anaiari, ceinec bere adisquideari libertatearen emateco; huna non ematen darotzuedan nic çuen libertatea ezpataren, içurrite eta gosetearen azpian erorcecoa, dio Jaunac; eta lurreco erresuma guciei emanen çaituztet, asaldutan biciaraz çaitzazteten.

18. Eta emanen ditut guiçonac, enequilaco batasuna hautsi dutenac, eta beguiratu ez dituztenac patuco hitzac, ceinetaz hitzartuac baitziren ene aitzinean, hala-nola bi erdi eguin duten erguia eta ceinaren çathien artetic iragan baitire;

19. Judaco buruçaguiac eta Jerusalemgoac, ebaquiac eta apheçac eta lurreco populu gucia, erguiaren bi erdien artetic iragan direnac;

20. Eta arthiquiren ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara; eta hequien gorphutzac içanen dire ceruco hegastinen eta lurreco basabereen hazcurri.

Jeremiasen Profecia 34