Jeremiasen Profecia 33:21-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien.

22. Nola ez baititazque konda ceruco içarrac, ez-eta neur itsasoco legarra; hala berhaturen ditut Dabid ene cerbitzariaren ganicaco iraulguia, eta lebitarrac, eta apheçac ene ministroac.

23. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:

24. Ez othe duçu ikusi cer cerasan populu horrec, erraten çuenean: Jaunac hautatu cituen bi ahaidegoac hastanduac dire, eta erdeinatu dute ene populua, etzelacoan guehiago jendaia bat hequien beguira?

25. Hau dio Jaunac: Ene patua egunarequin eta gauarequin, eta ceruari eta lurrari eman daroeztedan legueac ez badaude sendo;

26. Orduan hastanduren dut Jacoben eta Dabid ene cerbitzariaren odola, ez harceco hunen odoletic Abrahamen, Isaaquen eta Jacoben erroticaco buruçaguiric; ecen bihurraraciren ditut hequien desherrituac eta urricalduren natzaiote.

Jeremiasen Profecia 33