18. Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan.
19. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
20. Hau dio Jaunac: Alfer bilhacaraz balin badaite egunarequilaco ene patua, eta gauarequilaco ene patua, eguna eta gaua ez ditecençat içan, cein bere orduan;
21. Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien.