26. Hortan iratzarri naiz lotaric beçala; eta arguitu ditut beguiac, eta goço içan çait ene loa.
27. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta hacia arthiquiren dut, guiçon-hacia eta acienda-hacia, Israelgo etchearen eta Judaco etchearen gainera.
28. Eta nola hequien gainera egotu bainaiz atzarria atheratzeco, urratzeco, barraiatzeco, xahutzeco eta atsecabeztatzeco; hala egonen naiz hequien gainera atzarria alchatzeco eta landatzeco, dio Jaunac.
29. Ordu hequietan ez da guehiago erranen: Aitec mahats minkorrac dituzte jan, eta semeen horçac hosquindu dire.
30. Batbedera ordean bere tzarquerian hilen da; mahats minkorra janen dutenen horçac dire hosquinduren.
31. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta batasun berri bat eguinen dut Israelgo etchearequin eta Judaco etchearequin;
32. Ez horien arbasoequin eguin nuen patuaren arabera, escua hartu niotenean Eguiptoco lurretic hequien erakarceco: patu hura alfertu dute, eta heci ditut, dio Jaunac.