Jeremiasen Profecia 3:12-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Çoaz eta solas hauquiec oihu eguizquitzu ipharralderat, eta erraçu: Itzul çaite, Israel bihurria, dio Jaunac, eta ez dut çuen ganic aldaraturen ene beguithartea; ceren saindu bainaiz, dio Jaunac, eta ez naiz bethi hasarre egonen.

13. Bainan eçagutaçu çure gaizquia, ecen hautsi duçu çure Jainco Jaunaren leguea; eta çure urhatsac jainco arrotzetara barraiatu ditutzu, çuhaitz hostotsu gucien azpian, eta ez duçu ençun ene minçoa, dio Jaunac.

14. Itzul çaitezte, itzul, ene haurrac, dio Jaunac, ceren ni içanen bainaiz çuen senhar; eta hartuco çaituztet bat hiri batetic eta bia ahaidego batetic, eta sarraracico çaituztet Sionen.

15. Eta emanen darozquitzuet ene bihotzaren araberaco arçainac, eta hequiec hacico çaituztete jaquitateaz eta irakasmenaz.

16. Eta populatuco çaretenean eta lurraren gainean berhatuco egun hequietan, dio Jaunac, ez dute guehiago erranen: Jaunaren batasuneco arka. Eta etzaitzue guehiago gogorat ethorrico, eta etzarete hartaz orhoituco; eta nihor ez da haren ikustera ethorrico eta ez da guehiago içanen.

17. Orduan Jerusaleme deithuren dute Jaunaren tronua, eta harat bilduren dira jendaqui guciac Jaunaren icenera Jerulalemen, eta ez dira ibiliren haren bihotz galduco tzarquerien ondotic.

18. Egun hequietan Judaco etchea hurbilduren çaio Israelgo etcheari, eta biac batean ethorriren dire ipharraldetic, nic çuen arbasoei emanicaco lurrera.

19. Aldiz nic erran dut: Nola eçarriren çaitut ene umeen artean, eta emanen darotzut lur lehiagarria, jendaietaco armaden primança ederra? Eta erran dut: Deithuco nauçu aita, eta ene ondotic ibilcetic etzare baratuco.

20. Bainan emaztequi batec erdeina baleça bere maithatzailea, hala arbuiatu nau Israelgo etcheac, dio Jaunac.

21. Marrasca bat ençun da bideetan, Israelgo umeen nigar eta orrobiac; ceren tzartu duten beren bidea, eta ahanci beren Jainco Jauna.

22. Itzul çaitezte, haurrac, itzul, eta nic eceztaturen ditut çuen gaizquiac. Huna non heldu garen çure gana; çu çare alabainan gure Jainco Jauna.

23. Eguiazqui gueçurtiac ciren munho eta mendi guciac; eguiazqui gure Jainco Jauna baithan da Israelen salbamendua.

24. Gure haurtasunetic, ahalcagarriqueria batec iretsi ditu gure aiten lanac, hequien ardiac eta abereac, hequien seme-alabac.

25. Gure ahalcagarritasunean lo eguinen dugu, eta gure laidoac estaliren gaitu; ceren gure Jainco Jaunaren contra eguin baitugu bekatu, guc eta gure arbasoec, gure haurtasunetic eta egun hau arteo; eta ez baitugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa.

Jeremiasen Profecia 3