14. Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Burdinazco uztarri bat eçarri dut jendaia horien ororen lephoan, cerbitza deçaten Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta cerbitzatuco dute: berçalde oraino eman diozcat lurreco abereac.
15. Eta Jeremias profetac erran cioen Hananias profetari: Adi çaçu, Hananias: Etzaitu Jaunac igorri çu, eta populu huni gueçurrean harraraci dioçu sinheste.
16. Aria hortaz hau dio Jaunac: Huna non kenduco çaitudan lurraren gainetic; urthe huntan hilen çare, Jaunaren contra çarelacoz minçatu.
17. Eta Hananias profeta hil içan cen urthe hartan, çazpigarren hilabethean.