10. Ecen gueçurra profetisatzen darotzuete, çuen urrunceco eta iraiçarazteco çuen lurretic eta çuen galarazteco.
11. Aldiz jendaquia, ceinac burua beheitituco baitu Babilonaco erregueren uztarriaren azpira, eta hura cerbitzatuco baitu, haina utzico dut, dio Jaunac, bere lurrean, eta lanthuco du eta hartan egonen da.
12. Judaco erregue Sedeciasi ere hitz horien ororen arabera minçatu natzaio, erranez: Aphal çatzue lephoac Babilonaco erregueren uztarriaren azpira, cerbitza çaçue hura eta haren populua eta bicico çarete.
13. Certaco hilen çarete çu eta çure populua ezpataz, goseteaz eta içurriteaz, Jaunac erran duen beçala Babilonaco erregue cerbitzatu nahico ez duen jendaiaz?