Jeremiasen Profecia 26:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregue, erreguinatzen hasi cenean, Jaunac solas hau atheratu çarodan, cioelaric:

2. Hau dio Jaunac: Jar çaite Jaunaren etcheco lorioan, eta Judaco hirietaric Jaunaren etchean adoratzera heldu diren guciei errotzute nic hequiei errateaz manatu darozquitzudan solas guciac; hitz bakar bat ez gorde;

3. Hean guerthacariz ençunen duten, eta itzulico diren cein bere bide tzarreric; eta beren asmuetaco malçurqueriaren gatic hequiei eguiteco burutan derabiladan gaizquia urriqui daquidan.

4. Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Ez banauçue aditzen, ene legue eman darotzuedanean ibilceco;

5. Aditzeco ene cerbitzari profeten solasac, gauaz jaiquiz eta bidatuz igorri baitarozquitzuet, eta ez baititutzue ençun;

Jeremiasen Profecia 26