6. Egun hequietan salbatua içanen da Juda, eta Israel descansu bethean egonen da; eta hau da erregue hari emanen dioten icena: Jauna gure çucena.
7. Horren gatic, huna, dio Jaunac, heldu dira egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena
8. Bainan: Bici bedi Jauna, Israelen etcheco umeac atheratu eta erakarri dituena ipharreco lurretic, eta lur gucietaric, ceinetara iraici bainituen! Eta beren lurrean egonen dira.
9. Profetei: Ene bihotza trencatua da ene baithan; ikaratu dira ene heçurrac; eguina naiz guiçon hordi baten pare, eta arnoac nahasi duen guiçona iduri, Jaunaren aitzinean eta haren hitz sainduen aitzinean.
10. Ecen liçunqueriaz bethea da lurra; burhoen gatic nigarrez dago lurra, mortuco celhaiac agor eguinac dira; eta hequien urhatsa gaixtoa içan da eta hequien indarra behar ez-beçalacoa.
11. Ecen lohitu dira profeta eta apheça, eta hequien tzarqueriac aurkitu ditut ene etchean, dio Jaunac.
12. Horren gatic hequien bidea içanen da limburtegui bat beçala ilhumbean; ecen bulkaturen dituzte eta han erorico dira; asturugaitzac ecen ekarriren diozcatet gainera, ikustera goanen natzaiotenean, dio Jaunac.
13. Eta Samariaco profetetan ikusi dut erhoqueria; Baalen icenean profetisatzen, eta Israelgo ene populua enganatzen çuten.
14. Eta Jerusalemeco profetetan ikusi ditut berceen emazteequin kutsatzen direnen aztura berac eta gueçurreraco urhatsac; eta gaixtaguinen escuac hazcartu dituzte, nihor etzadien bere gaixtaqueriatic bihur: ene beguietan guciac bilhacatu dira Sodoma iduri eta Jerusalemdarrac Gomorha beçala.
15. Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac profetei: Huna non emanen diotedan ciçari-belharra jatera, eta mina edatera; ecen Jerusalemgo profetetaric galduqueria ilki da lur guciaren gainera.