33. Baldin beraz populu horrec, edo profeta batec, edo aphez batec eguiten badarotzu galde hau: Cer çaio Jaunari sorta? ihardetsiren dioçute: Çuec çaizcote sorta: aria hortaz, dio Jaunac, iraiciren çaituztet ene ganic.
34. Eta profeta, eta apheça, eta populua erranen duena: Jaunaren sorta, hainaren, eta haren etchearen ikarcera goanen naiz.
35. Hau erranen dioçute bakotchac çuen lagunari eta çuen anaiari: Cer ihardetsi du Jaunac? cer erran du Jaunac?
36. Eta ez da guehiago aiphaturen Jaunaren sorta; ceren bakotchac sortatzat içanen baitu bere solasa; eta gaizquiraco baliatu baituçue Jainco biciaren, armadetaco Jaunaren, gure Jaincoaren hitza.
37. Hau erranen dioçu profetari: Cer ihardetsi du Jaunac? cer erran du Jaunac?
38. Erraten baduçue ordean: Jaunaren sorta; horren gatic, hau dio Jaunac: Erran duçuelacotz hitz hau: Jaunaren sorta; nic çuetara igorri ondoan nioelaric: Etzaçuela erran Jaunaren sorta;
39. Aria hortaz, huna non eramanen çaituztedan sorta bat beçala, eta ene aitzinetic bazterrerat arthiquiren çaituztet çuec eta hiria, çuei eta çuen arbasoei eman içan darotzuedana.