Jeremiasen Profecia 21:2-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Nola Nabucodonosor, Babilonaco erregue, gure contra guducatzen baita, galda dioçoçu Jaunari, hean gure alde ez duen eguinen ohico bere sendagaila gucien arabera, eta etsaia gutaric guibelatuco denez.

3. Eta Jeremiasec erran cioten: Hunela minçatuco çarete Sedeciasi:

4. Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non bihurturen ditudan nic çuen escuetan diren guerlaco tresnac, ceinequin guducatzen baitzarete Babilonaco erregueren contra, eta çuen harrasien inguruan sethiatzen çaituzten Caldearren contra; eta harma horiec bilduco ditut hiri hunen erdira.

5. Eta nic guducaturen çaituztet escu hedatuaz eta beso hazcarraz, ene iraquiduran, ene gaitziduran eta ene hasarre handian.

Jeremiasen Profecia 21