34. Eta çure petrailetan aurkitu baita arima behar eta hobengabeen odola? Ez ditut hequiec atzeman cilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu ditudan toqui gucietan.
35. Eta erran duçu: Bekaturic gabe eta garbi naiz, eta horren gatic çure hasarrea aldara bedi ni ganic. Huna non juiamendutan sarcera nohan çurequin, erran duçulacotz: Ez dut bekatu eguin.
36. Ceinen eguin çaren erdeinagarri, çure bideetara itzuliz! Eguiptotic atheratuco duçu hambat ahalque, nola atheratu baituçu Asurretic;
37. Ecen handic ere ilkico çare, eta escuac buruaren gainean içanen ditutzu; ceren Jaunac hautsico baitu çure sinhestea duen habea, eta hartaric ez baituçu deus onic içanen.