Jeremiasen Profecia 2:3-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Israel Jaunari saindu citzaioen; hura cen haren fruituetaco picaina; hobendun jarcen dira hura iresten duten guciac; asturugaitzac erorico dira hequien gainera, dio Jaunac.

4. Jacoben etchea, eta Israelen etcheticaco ahaidego guciec adi çaçue Jaunaren hitza.

5. Hau dio Jaunac: Cer bidegabequeria aurkitu dute çuen arbasoec ene baithan, ene ganic urrundu baitira eta hutsalqueriaren ondotic ibili eta hutsal bilhacatu?

6. Eta ez dute erran: Non da Jauna, Eguiptoco lurretic iganaraci gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ecin-egonezco eta ibilquiçun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditic, guiçona ibili eta egon ez den lurra gaindi?

7. Eta erakarri çaituztet Carmel lur batera, jan cinetzaten hango fruitac eta goça hango onac; eta sarthu ondoan, kutsatu duçue ene lurra, eta hatsgarriqueria bat eguin duçue ene primançaz.

8. Aphecec ez dute erran: Non da Jauna? eta legueçainec ez naute eçagutu; eta arçainec hautsi dute ene leguea; eta profetec Baalen icenean profetisatu dute, eta idolei jarraiqui dira.

9. Hargatic sarthuren naiz oraino çuequin juiamendutan, dio Jaunac, eta jaçarriren dut çuen umeen contra.

10. Çoazte Cethimgo irletara eta ikusaçue; igorraçue Cedarrera; eta çorrozqui beguira çaçue eta ikusaçue, hean guerthatu den han holacoric;

11. Hean populuac aldatu dituen bere jaincoac; eta-bada ez dira segurqui hequiec jainco. Aldiz ene populuac bere ospea aldatu du idolarençat.

12. Ceruac, harri çaitezte hortaz; ceruco atheac, minqui deithora çaçue, dio Jaunac.

13. Ecen bi gaizqui eguin ditu ene populuac; ni, ur biciaren ithurria, utzi nau bazterrerat, eta lurrean cilhatu ditu urteguiac, urtegui hirricatuac, uric ecin iduc deçaquetenac.

14. Israel gathibua ala gathibu semea othe da? Cergatic da beraz harrapariaren pusca bilhacatua?

15. Lehoinec orroaz jaçarri diote eta marrumaca abiatu çaizco; lurra mortu eraguin dute; erreac dira hango hiriac eta nihor ez da hequietan egoten.

16. Memphistar eta Taphnestar umeec ere içurriztatu çaituzte buru-cascoraino.

17. Hori ez othe çaitzu guerthatu, bazterrerat utzi duçulacotz çure Jainco Jauna, noiz-eta-ere berac bidatzen baitzintuen bidean?

18. Eta orai cer nahi duçu Eguiptoco bidetic, ur cikin edatera goateco? eta cer duçu Asiriarren bidearequin, hango ibaiaco uretic edatera goateco?

19. Çure malçurqueriac jaçarriren darotzu eta çure guibelceac erançunen darotzu. Jaquin çaçu eta ikus ceinen den gaizqui eta uher çure Jainco Jauna bazterrerat utzi içatea, eta ene beldurra guehiago çure baithan ez içatea, dio armadetaco Jainco Jaunac.

20. Hastetic phorroscatu duçu ene uztarria, hautsi ditu, çu ene lokarriac eta erran duçu: Ez dut cerbitzaturen. Ecen, munho gora gucien gainean, çuhaitz hostotsu gucien azpian etzaten cinen, lilitchoa.

21. Nic aldiz landatu cintudan mahasti hauta bat beçala, gucia landare onez. Nola beraz aldatu çaizquit tzarrera, oi mahasti arrotza?

22. Garbi bacindedi ere gatzuarequin eta borith belharrez bethe, çure bekatuetan nothatua gueldi cintazque ene aitzinean, dio Jainco Jaunac.

Jeremiasen Profecia 2