26. Nola ahalcatzen baita ohoina, atzemana denean, hala ahalquetara erori dira Israelen etchea, bera eta bere erregue, aphez eta profetac,
27. Çurari erranic: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hic eman darotan bicia. Itzuli çaizquit guibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturaco orduan erranen dute: Jaiqui çaite, eta libra gaitzatzu.
28. Non dira çure jainco, çuretzat eguin içan ditutzun hequiec? Jaiqui beitez, eta çure hesturaco orduan libra beçaitzate; ecen, oi Juda, cembat baitziren çure hiriac, hambat ciren çure jaincoac.
29. Cer nahi duçu enequin juiamendutan sarthuric? Oroc utzi nauçue, dio Jaunac.
30. Alferretan jo ditut çuen haurrac, cridança ez dute hartu; çuen ezpatac iretsi ditu çuen profetac, lehoin xahutzaile bat beçala da