Jeremiasen Profecia 18:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunac Jeremiasi erran hitza, cioelaric:

2. Jaiqui çaite eta jauts baxereguilearen etchera, eta han adituren ditutzu ene solasac.

3. Eta jautsi naiz baxereguilearen etchera, eta hara non lanean hari cen hura bere pirritan.

4. Eta escuz buztinetic eguiten çuen uncia hautsi cen; eta itzuliric hartaric eguin çuen berce unci bat, berac eguin nahi çuen beçalacoa.

5. Eta Jauna minçatu citzaitan huneletan:

6. Israelgo etchea, baxereguile horrec beçala, nahi dudana ez othe dut bada eguinen çuetaric? dio Jaunac. Huna buztina baxereguilearen escuan beçala, çuec ene escuan çaretela, Israelgo etchea.

7. Bat-batean minçaturen naiz jendaqui baten contra eta erresuma baten contra, errotic haren arthiquitzeco, xahutzeco, eta urratzeco.

Jeremiasen Profecia 18