8. Eta minçatu çait Jauna, cioelaric:
9. Hau dio Jaunac: Horrela ustelaraciren ditut Judaren hampurusqueria eta Jerusalemen hampurusqueria handia:
10. Populu guciz tzar hori, ene hitzac aditu nahi içan ez dituena, bere bihotzeco tzarquerian dabilana, eta jainco arrotzen ondotic goan dena hequien cerbitzatzeco eta adoratzeco, deusetaco ez den guerrico hori beçala içanen da.
11. Alabainan nola guerricoa guiçonaren guerriari lotzen baita, hala neroniri iratchiqui ditut Israelgo etche gucia eta Judaco etche gucia, dio Jaunac, içan çaquizquidan ene populu, ene icen, ene laudorio eta ene lelo; eta ez dute ençun.
12. Çuc beraz solas hau erranen daroeçu: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Gorgoilac arnoz betheco dire. Eta erranen darotzute: Ez othe daquigu gorgoila arnoz betheco dela?
13. Eta ihardetsico dioçute: Hau dio Jaunac: Huna non nic horditasunez betheco ditudan lur huntaco egoiliar guciac, eta Dabiden odoleco erregueac, haren tronuan jarcen direnac, eta apheçac, eta profetac eta Jerusalemdar guciac.
14. Eta barraiaturen ditut, anaia anaiaren ganic urrunduz, eta burhasoac orobat beren haurren ganic, dio Jaunac; ez dut guphideric içanen eta ez dut amor eguinen, eta ez naiz urricalduren hequien ez barraiatzera.
15. Adi çaçue, eta emaçue beharria ez beçaitezte hant, ecen Jauna da minçatu.
16. Çuen Jainco Jaunari ospe bihur dioçoçue ilhundu baino lehen, çuen oinac mendi lanhotsuetan behaztopatu baino lehen: arguia iguriquico duçue, eta Jaunac hura aldaturen du heriotzeco itzal eta ilhumbeetara.
17. Baldin hau ez baduçue ençuten, ene arimac ixilic nigar eguinen du çuen hampurusqueriaren gainean; nigarrari emanen da eta ene beguiac nigar-uharrac ixuriren ditu, atzemana delacoz Jaunaren arthaldea.
18. Erregueri eta erreguinari erroçute: Aphal çaitezte lurreraino eta han jar, ceren burutic erori baitzaitzue çuen ospearen koroa.
19. Hegoaldeco hiriac hersiac daude, eta ez da norc idec: Juda gucia alde bat eramana da atze-herritara.