1. Jeremiasen hitzac, Helciasen semearenac, Helcias baitzen Anathothen, Benjamingo lurrean egonen ciren aphecetaric.
2. Jaunaren hitza ethorri citzaioen Josiasen, Amon, Judaco erregueren semearen egunetan, hamahirugarren urthean erregue celaric.
3. Eta ethorri citzaioen Judaco erregue Josiasen seme Joaquinen egunetan, Sedeciasen hamecagarren urtheco ondarreraino, (Sedecias baitzen Judaco erregue Josiasen semea,) Jerusalemgo desherripeneraino, borzgarren hilabethean.
4. Eta Jaunac eguin çarodan solas, cioelaric:
5. Çure amaren sabelean eguin cinçadan baino lehen, eçagutzen cintudan; eta sabeletic ilki çaren baino lehen, sainduetsi çaitut eta profetatzat eman jendaien artean.
6. Eta ihardetsi nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Huna, ez daquit minçatzen, ecen haur gazte bat naiz oraino.
7. Eta Jaunac erran çarodan: Ez erran: Haur bat naiz; goanen çare ecen nic igorrico çaitudan toqui gucietara; eta edocein gauça mana deçaçudan, guciac erranen ditutzu.
8. Ez içan guiçonen aitzinean beldur, ceren çurequin bainaiz çure atheratzeco, dio Jaunac.
9. Eta Jaunac hedatu çuen escua eta uquitu çuen ene ahoa; eta erran çuen Jaunac: Huna non eman ditudan ene hitzac çure ahoan;