13. Eguin dire, haren profeten bekatuen gatic, eta haren aphecen tzarquerien gatic, hequiec prestuen odola hiriaren erdian baitute ixuri. NUN.
14. Itsuac beçala ibili dire carriquetan gaindi; odolean cikindu dire; eta ecin iragan citazqueenean, goititzen cituzten beren petrailac. SAMECH.
15. Eta oihu eguiten çaroeten: Guibelerat! Çoazte guibelerat, lohiac; ez uqui gu! Ecen aharratu dire, eta nahasturan jarri, eta jendaien artean erran dute: Jauna ez da guehiago hurbilduren, horiequin egoteco. PHE.
16. Jaunaren beguitharteac barraiatu ditu; ez da hurbilduren horiei beguiratzeco; aphecen beguitharteençat ez dute ahalqueric, ez-eta çaharrençat urricalmenduric. AIN.
17. Irauten guinduenean oraino, gure beguiac ahitu dire lagunça alfer bati iguri, ecin salba guinçazquen jendaia bati arduratsuqui beguira guinaudecenean. SADE.