Jeremias Profetaren Deithoreac 1:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Bekatu belçaz hobendun eguin da Jerusaleme, hargatic erorcor bilhacatu da: espantatzen çuten guciec arbuiatu dute, ceren ikusi baitute haren laidoa; berac aldiz, auhenetan guibelerat eguin du.       TETH.

9. Oinen gainean ditu bere lohiqueriac, eta ez da bere akabançaz orhoitu; muthiriqui eragotzia içan da, goçacari-emaileric gabe. Jauna, ikusaçu ene atsecabea, ceren goititu den etsaia.       JOD.

10. Haren gauça lehiagarri gucien gainera etsaiec ekarri dute beren escua; ecen leku sainduan ikusi ditu sarcen jendaiac, ceinetaz manatu baitzinuen etzitecela sar çure baldarnan.       CAPH.

11. Haren populu gucia auhenez eta ogui esque dabila; eman dituzte gauça balios guciac jateco truc, beren biciaren mantenatzeco: ikusaçu, Jauna, eta beguiets cembat naicen putrustua.       LAMED.

12. Oi çuec bidean iragaiten çareten guciac, ohartemaçue eta beguira çaçue hean baden atsecaberic enea beçalacoric; ecen nola Jaunac erran, hala biluci bainau bere hasarreco egunean.       MEM.

13. Su bat igorri du gainetic ene heçurretara, eta açurriatu nau; sarea hedatu diote ene oinei, eta guibelerat erorraraci nau; egun gucian inconiatua eta atsecabez hiratua eçarri nau.       NUN.

14. Erne egotu da ene gaixtaquerietaco uztarria; haren escuan inguratuac eta ene lephoaren gainean eçarriac dire; ethendua da ene indarra Jaunac eçarri nau escu batean, ceintaric ecin ilkico bainaiz.       SAMECH.

Jeremias Profetaren Deithoreac 1