19. Deithu ditut ene adisquideac, eta berec enganatu naute; ene apheçac eta çaharrac hirian iraunguitu dire, jateco cerbait bilhatzen çutelaric beren bicien mantenatzeco. RES.
20. Ikusaçu, Jauna, cer hesturac nabilan; ene barnea nahasia, ene bihotza ene baithan iraulia da; ceren uherduraz bethea bainaiz; campoan ezpatac hilcen du, eta barnean heriotzeac atzematen du orobat. SIN.
21. Aditu dute auhenetan nagoela, eta nihor ez da niri goçacari emateco; ene etsai guciec aditu dute ene çorigaitza; boztu dire, çuc eguin duçulacotz; bainan erakarriren duçu goçacarietaco eguna, eta hequiec bilhacaturen dire ni beçala. THAU.
22. Hequien gaizqui guciac çure aitzinera aguer beitez; larru çatzu mahasti bat beçala, hala-nola larrutu bainauçu ene tzarquerien gatic; ecen auhen hainitz dut arthiquitzen, eta minez dago ene bihotza.