10. Haren gauça lehiagarri gucien gainera etsaiec ekarri dute beren escua; ecen leku sainduan ikusi ditu sarcen jendaiac, ceinetaz manatu baitzinuen etzitecela sar çure baldarnan. CAPH.
11. Haren populu gucia auhenez eta ogui esque dabila; eman dituzte gauça balios guciac jateco truc, beren biciaren mantenatzeco: ikusaçu, Jauna, eta beguiets cembat naicen putrustua. LAMED.
12. Oi çuec bidean iragaiten çareten guciac, ohartemaçue eta beguira çaçue hean baden atsecaberic enea beçalacoric; ecen nola Jaunac erran, hala biluci bainau bere hasarreco egunean. MEM.
13. Su bat igorri du gainetic ene heçurretara, eta açurriatu nau; sarea hedatu diote ene oinei, eta guibelerat erorraraci nau; egun gucian inconiatua eta atsecabez hiratua eçarri nau. NUN.
14. Erne egotu da ene gaixtaquerietaco uztarria; haren escuan inguratuac eta ene lephoaren gainean eçarriac dire; ethendua da ene indarra Jaunac eçarri nau escu batean, ceintaric ecin ilkico bainaiz. SAMECH.
15. Jaunac ene erditic kendu ditu ene guiçon hazcar guciac; ene contra deithu du ordu gaitza, ene guiçon hauten xahutzeco; Jaunac lacoa oincatu dio Judaco alaba gazteari. AIN.