Jeremias Profetaren Deithoreac 1:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nolaz dago bakarric jarria populuz bethea cen hiria jendaietaco erreguina alhargun bat iduri eguina da; herrialdeen burua cergaren azpian da.       BETH.

2. Nigarrez urthu da gauaz, eta nigarrac dihoazco mathelac behera; maite cituen gucietaric batec ez dio ematen goçacariric; bere adisquide guciac escarniatu dute, eta etsai eguin çaizquio.       GHIMEL.

3. Juda bercetara goan da atsecabearen handiz, hesturaren gaitzez; jarri da jendaien artean eta ez du phausiric aurkitu; bere jaçarle guciac lothu çaizco bere oinhaceen erdian.       DALETH.

4. Nigarrez daude Siongo bideac, ceren nihor ez den heldu haren bestetara; haren athe guciac urratuac daude, apheçac auhenetan, nescatchac hautsez estaliac, eta bera uhertasun minean.       HE.

Jeremias Profetaren Deithoreac 1