19. Eta basabere guciac, eta aciendac, eta lurraren gainean herrestatzen diren cierpeac, cein bere motaren arabera, athera ciren arkatic.
20. Eta Noec alchatu cioen aldare bat Jaunari: eta harturic acienda eta hegastin garbi gucietaric holocausta bat escaini cioen aldarearen gainean.
21. Eta Jaunac urrindatu çuen gogozco usaina, eta erran çuen: Ez dut behinere guehiago lurra madaricatuco guiçonen gatic: ecen guiçonaren izpiritua eta asmua haurretic gaizquira ekarriac dira: ez ditut beraz guehiago bici diren guciac joco eguin içan dudan beçala.
22. Lurrac diraueno, eraiteac eta bilceac, hotza eta beroa, uda eta negua, gaua eta eguna, ez dira baratuco.