Jenesa 6:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Jaincoac ikusi çuenean beraz lurra galdua cela (ecen haragui oroc cikindu çuen bere bidea lurraren gainean),

13. Erran cioen Noeri: Ene aitzinean ethorria da haraguiaren azquen ordua: lurra bethea da hequien tzarqueriez, eta nic xahutuco ditut lurrarequin.

14. Çuretzat arka bat eguiçu çur aphainduz: egonlekuac eguinen dituçu arkan, eta naslicaz ferecatuco duçu barnetic eta campotic.

15. Eta huna nola eguinen duçun: arka içanen da luce hirur ehun besoz, çabal berrogoi eta hamarrez, eta gora hogoi eta hamarrez.

16. Arkan eguinen duçu leihoa bat beso baten goratasuna içanen duena: arkari saihetsetic emanen dioçu athea: eta barnean guelac eta hirur selharu eguinen dituçu.

17. Huna nic erakarrico ditudala lurraren gainera uholdeco urac, eta hilen dudala haragui ceruaren azpian hatsa dagocan gucia: lurraren gainean diren gauça guciac içan ditecela xahutuac.

18. Eta ene patua çurequin eguinen dut: eta çu sarthuco çare arkan, eta çurequin batean çure emaztea, çure semeac eta beren emazteac.

Jenesa 6