4. Ixuri içan çare ura beçala, etzare berhatuco: ceren igan çaren çure aitaren ohera, eta lohitu baituçu haren etzaunça.
5. Simeon eta Lebi anaiac: gaixtaqueriazco guerl-unciac.
6. Horien xede-harcean ez bedi sar ene anima! ez-eta horien bilkuan içan ene ospea! ceren beren hasarrean hil baitute guiçona, eta beren nahitara eragotzi harrasia.
7. Madaricatua horien hasarrea, ceren iraun duen; eta horien gaitzidura, ceren içan den gogorra: çathituco ditut Jacob baithan eta barraiatuco Israelen.
8. Juda, laudaturen çaituzte çure anaiec: çure escua içanen da çure etsaien buruen gainean, gurthuco çaizquitzu çure aitaren semeac.
9. Judac iduri du lehoinaren umea; ene semea, igan çare harrapatu ihiciaren gainera; phausatzean etzan çare lehoina iduri, eta lehoin urrixa iduri, norc hura atzar?
10. Ez da kenduco Juda ganic erregue-makila, ez eta buruçaguia haren belhaunetic, ethor dadien arteo igorria içan behar dena eta hura içanen da jendaien iguriquitza.
11. Bere astocumea lothuco du mahats-ondoari, eta, oi ene semea, asto-urrixa aihenari. Arnoan garbituco du bere soinecoa eta mahatsaren odolean bere capa.
12. Arnoa baino ederragoac dira haren beguiac, eta horçac esnea baino çuriagoac.
13. Çabulonec egoitza eguinen du itsas-heguian eta uncien bara-lekuan, Sidoneraino hedatzen delaric.
14. Isacar, asto hazcarra iduri, etzanen da bere muguen artean.
15. Ikusi du descansua ona dela, eta lurra nihon den hobeena; eta bere soin gaina jautsi du bizcarca eramateco, eta eguin da cerga pagatzaile.
16. Danec juiatuco du bere populua, hala-nola et-ere berce leinuac Israelen.
17. Dan içan bedi suguea bidean, cerasta bidexcan, çaldiari hatza asiquico dioena, igailea guibelera eror dadiençat.
18. Nic, Jauna, çu ganic iguriquico dut ene salbagarria.
19. Gad harmaturic guducatuco da bere aitzinaldera; eta guibelerat ere harmatuco da.
20. Aserren oguia, ogui goria, eta goço emanen diote erregueei.