Jenesa 49:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada Jacobec deithu cituen bere semeac, eta erran cioten: Bil çaitezte, oraitic erran deçaçuetan cer çaitzuen guerthatuco azquen egunetan.

2. Bil çaitezte, eta adi çaçue, Jacoben semeac, adi çaçue Israel çuen aita:

3. Erruben ene seme çaharrena, çu ene indarra, eta ene atsecabearen hastapena: lehena behar cinen ene emaitzetan; handiena manamenduan.

4. Ixuri içan çare ura beçala, etzare berhatuco: ceren igan çaren çure aitaren ohera, eta lohitu baituçu haren etzaunça.

5. Simeon eta Lebi anaiac: gaixtaqueriazco guerl-unciac.

Jenesa 49