Jenesa 48:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horiec hola iragan ondoan, Josepi ekarri cioten berria aita eri çuela: hunec bere bi semeac, Manase eta Efraim harturic, bideari eman cen.

2. Guiçon-çaharrari erran cioten: Huna Josep çure semea non heldu den çure gana. Jacob hazcarturic ohean jarri cen.

3. Eta Josepi, sarthu cenean, erran cioen: Jainco guciz ahalduna aguertu çait Luçan, ceina baita Canaango lurrean; eta benedicatu nau,

4. Eta erran içan darot: Berhatuco eta populatuco çaitut, eta eçarrico çaitut jendaia ascoren buruco: eta lur hau emanen darotzut çuri, eta çure ondoan çutaricacoei, behin-bethico goçamenetan.

5. Beraz çure bi semeac, Eguiptoco lur huntan sorthu çaizquitzunac, ni çure gana ethorri baino lehen, eneac içanen dira: Efraim eta Manase, Erruben eta Simeon beçala ene iceneco ekarriac içanen dira.

Jenesa 48