Jenesa 48:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horiec hola iragan ondoan, Josepi ekarri cioten berria aita eri çuela: hunec bere bi semeac, Manase eta Efraim harturic, bideari eman cen.

2. Guiçon-çaharrari erran cioten: Huna Josep çure semea non heldu den çure gana. Jacob hazcarturic ohean jarri cen.

3. Eta Josepi, sarthu cenean, erran cioen: Jainco guciz ahalduna aguertu çait Luçan, ceina baita Canaango lurrean; eta benedicatu nau,

4. Eta erran içan darot: Berhatuco eta populatuco çaitut, eta eçarrico çaitut jendaia ascoren buruco: eta lur hau emanen darotzut çuri, eta çure ondoan çutaricacoei, behin-bethico goçamenetan.

5. Beraz çure bi semeac, Eguiptoco lur huntan sorthu çaizquitzunac, ni çure gana ethorri baino lehen, eneac içanen dira: Efraim eta Manase, Erruben eta Simeon beçala ene iceneco ekarriac içanen dira.

6. Bainan horien ondotic içanen dituçun berceac, çureac içanen dira eta beren anaien icenetan deithuac içanen dira beren içancetan.

7. Ecen Mesopotamiatic heldu nincelaric, bidearen beraren gainean hil içan citzaitan Erruhel Canaango lurrean, eta uda-hastea cen; eta Efratan sarcen nincen, eta ehorci nuen Efrataco bide bazterrean, ceina berce icenez Beteleme deitzen baita.

8. Hambatequin haren semeac ikusiric, Josepi erran cioen: Nor dira hauquiec?

9. Ihardetsi çuen: Ene haurrac dira, Jaincoac leku hunetan eman içan darozquidanac. Erran cioen: Ene gana hurbilarazquitzu, benedica detzançat.

10. Ecen Israelen beguiac lambrotuac icen bere adin handia gatic, eta etzeçaqueen ikus garbiqui. Eta hequiec hurbilaraciric bere gana, musu emanic, eta besarcaturic,

Jenesa 48