Jenesa 47:5-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Horren gatic erreguec Josepi erran cioen: Çure aita eta çure anaiac ethorri dira çure gana.

6. Aitzinean duçu Eguiptoco lurra oro; toquiric hobeenean eguinaraz çoçute egoitza, eta emoçute Jefengo lurra. Eçagutzen baduçu horien artean guiçon ancesturic badela, eçar çatzu ene arthaldeen buruco.

7. Guero Josepec sarraraci çuen bere aita erregueren gana, eta eçarri çuen haren aitzinean: Jacobec benedicatu çuen hura.

8. Eta erreguec galdeguin cioen: Cer adin ekarcen dute çure bicitzeco urtheec?

9. Ihardetsi cioen: Ene erromeriaco egunac dira ehun eta hogoi eta hamar urthe, aphurrac eta tcharrac, eta ez dira heldu içan ene arbasoec beren erromerian iragan dituztenetara.

10. Eta erregue benedicaturic, campora ilki içan cen.

11. Josepec beraz bere aita eta anaiei eman cioten, Eguipton, toquiric hobeenean, Erramesesco lurra, Faraonec manatu içan çuen beçala.

12. Eta hazten cituen hequiec, eta bere aitaren etche gucia, bakotchari jatecoac emanez.

13. Ecen oguia mundu gucian escas cen; goseteac xahutzen hari çuen lurra, guehienic Eguiptoa eta Canaan-herria.

14. Ogui salcetic Josepec bildu çuen leku hequietaco diru gucia, eta ekarri çuen erregueren kutchara.

15. Eta diruac erosleei escas eguin ciotenean, Eguipto gucia ethorri cen Josepen gana, cioelaric: Iguçu oguia; certaco çure aitzinean hilcen han gure diru escasez?

16. Hunec ihardetsi cioten: Ekar çatzue çuen abereac, eta hequien truc jateco emanen darotzuet, diruric ez baduçue.

17. Ekarri cituztenean, eman cioizquiten jatecoac beren çaldi, ardi, idi eta astoetan truc: eta acienda truc haci cituen urthe hartan.

18. Ethorri ciren bigarren urthean ere, eta erran cioten: Ez diogu gure jaunari gordeco, diruac escas eguinic, aciendec orobat escas eguin darocutela; etzare jaquin gabe gure gorphutzaz eta lurraz landan, deusere ez dugula.

Jenesa 47