10. Eta erregue benedicaturic, campora ilki içan cen.
11. Josepec beraz bere aita eta anaiei eman cioten, Eguipton, toquiric hobeenean, Erramesesco lurra, Faraonec manatu içan çuen beçala.
12. Eta hazten cituen hequiec, eta bere aitaren etche gucia, bakotchari jatecoac emanez.
13. Ecen oguia mundu gucian escas cen; goseteac xahutzen hari çuen lurra, guehienic Eguiptoa eta Canaan-herria.
14. Ogui salcetic Josepec bildu çuen leku hequietaco diru gucia, eta ekarri çuen erregueren kutchara.
15. Eta diruac erosleei escas eguin ciotenean, Eguipto gucia ethorri cen Josepen gana, cioelaric: Iguçu oguia; certaco çure aitzinean hilcen han gure diru escasez?
16. Hunec ihardetsi cioten: Ekar çatzue çuen abereac, eta hequien truc jateco emanen darotzuet, diruric ez baduçue.
17. Ekarri cituztenean, eman cioizquiten jatecoac beren çaldi, ardi, idi eta astoetan truc: eta acienda truc haci cituen urthe hartan.
18. Ethorri ciren bigarren urthean ere, eta erran cioten: Ez diogu gure jaunari gordeco, diruac escas eguinic, aciendec orobat escas eguin darocutela; etzare jaquin gabe gure gorphutzaz eta lurraz landan, deusere ez dugula.
19. Certaco beraz hilen gare çure beguien aitzinean? gu eta gure lurra çureac içanen gare; eros gaitzatzu erregueren cerbitzuco, eta igutzu haciac, beldurrez-eta, nekaçalea hilic, lurra mortu bilhaca dadien.
20. Josepec erosi çuen beraz Eguiptoco lur gucia, batbederac bere bazterrac salcen cituelacotz gosetearen handiz. Eta Faraon eguin çuen jabe lurraz,
21. Eta sende guciaz, Eguiptoaren buru bateco cedarrietaric berce buruco muguetaraino,
22. Aphecen lurraz landan, erreguec hequiei emana içan citzaioetenaz; erabaquia cen jatecoa ematen citzaioeten herrico bihiteguietaric, eta hola etziren beren ontasunen salcera behartuac içan.