Jenesa 47:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josep goanic beraz Faraonen aitzinera berria eman cioen, erraten cioelaric: Ene aita eta anaiac, beren ardi eta idi eta dituzten guciequin, Canaango lurretic ethorri dira; eta huna non guelditzen diren Jefengo lurrean.

2. Bere anaietaric ere borz aguerraraci cituen erregueren aitzinera:

3. Hunec galdeguin cioten: Cer lan duçue? Ihardetsi çuten: Çure cerbitzuco, ardi çainçaileac gare, gu eta gure aitzinecoac.

4. Bidaietan ethorri gare çure lurretara, ceren, gosetea borthizten hari delacotz, Canaango lurrean belharric ez baita arthaldeençat: eta galdatzen dugu mana deçaçun çure cerbitzariac egon ditecen Jefengo lurrean.

5. Horren gatic erreguec Josepi erran cioen: Çure aita eta çure anaiac ethorri dira çure gana.

6. Aitzinean duçu Eguiptoco lurra oro; toquiric hobeenean eguinaraz çoçute egoitza, eta emoçute Jefengo lurra. Eçagutzen baduçu horien artean guiçon ancesturic badela, eçar çatzu ene arthaldeen buruco.

7. Guero Josepec sarraraci çuen bere aita erregueren gana, eta eçarri çuen haren aitzinean: Jacobec benedicatu çuen hura.

8. Eta erreguec galdeguin cioen: Cer adin ekarcen dute çure bicitzeco urtheec?

Jenesa 47