Jenesa 47:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josep goanic beraz Faraonen aitzinera berria eman cioen, erraten cioelaric: Ene aita eta anaiac, beren ardi eta idi eta dituzten guciequin, Canaango lurretic ethorri dira; eta huna non guelditzen diren Jefengo lurrean.

2. Bere anaietaric ere borz aguerraraci cituen erregueren aitzinera:

3. Hunec galdeguin cioten: Cer lan duçue? Ihardetsi çuten: Çure cerbitzuco, ardi çainçaileac gare, gu eta gure aitzinecoac.

4. Bidaietan ethorri gare çure lurretara, ceren, gosetea borthizten hari delacotz, Canaango lurrean belharric ez baita arthaldeençat: eta galdatzen dugu mana deçaçun çure cerbitzariac egon ditecen Jefengo lurrean.

5. Horren gatic erreguec Josepi erran cioen: Çure aita eta çure anaiac ethorri dira çure gana.

Jenesa 47