Jenesa 46:3-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Jaincoac erran cioen: Ni naiz çure aitaren Jainco guciz hazcarra: ez içan beldurric, jauts çaite Eguiptora, ceren han eçarriren baitzaitut jendaqui handi baten buruco.

4. Ni harat jautsico naiz çurequin, eta nic guibelerat erakarrien çaitut handic: Josepen escuec hersico ere darozquitzute beguiac.

5. Jacob jaiqui cen beraz Cineco putzutic: eta semeec eraman çuten haurrequin eta beren emazterquin Faraonec igorri cituen orguetan guiçon-çaharraren ekarceco,

6. Canaango lurrean cituen pusca guciequin: eta Eguiptora ethorri cen bere ondorego guciarequin,

7. Seme, eta ilobaso, alaba eta ondoco guciac elkarrequin.

8. Hautchec dira Israelen semeen icenac, Eguiptoan sarthu cirenac, bere eta bere haurrac. Çaharrena Erruben.

9. Errubenen semeac: Henoc, eta Phalu, eta Hefron, eta Carmi.

10. Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul Cananearraren semea.

11. Lebiren semeac: Jerson, eta Caath, eta Merari.

12. Judaren semeac: Her, eta Onan, eta Sela, eta Phares, eta Çara; bainan Her eta Onan hil ciren Canaango lurrean. Pharesi sorthu semeac ciren: Hefron eta Hamul.

13. Isacarren semeac: Thola, eta Phua, eta Job, eta Semron.

14. Çabulonen semeac: Sared, eta Helon, eta Jahelel.

Jenesa 46