Jenesa 46:29-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Jacob haran heldu içan cenean, Josepec çaldiac bere orga-lasterrari uztarturic, igan cen bere aitaren bidera, leku berera: eta ikustearequin hura, jauci citzaioen lephora, eta besarca çaducalaric nigar eguin çuen.

30. Eta aitac erran cioen Josepi: Gaurgueroz hilen naiz bocic, ceren ikus baitut çure beguithartea, eta biciric uzten baitzaitut.

31. Eta Josep minçatu citzaioten bere anaiei, eta bere aitaren etcheco guciei: Iganen naiz, eta berria emanen diot Faraoni, eta erranen: Ene anaiac eta ene aitaren etchecoac, Canaango lurrean cirenac, ethorri dira ene gana;

32. Eta dira ardi çainçaile, eta arthalde hazten haritzen dira: berequin erakarri dituzte beren ardi eta idi eta içan ahal dituzten guciac.

33. Eta deithuco çaituztenean eta erranen darotzuenean: Cer da çuen lana?

34. Ihardetsico dioçue: Çure cerbitzari gare, arçainac haurretic orai arteo, gu eta gure aitzinecoac. Hori erroçue, çuen egoitza eguin ahal deçaçuençat Jefengo lurrean: ceren Eguiptoarrec higüin baitituzte ardi çainçaile guciac.

Jenesa 46