8. Ez çuen xedetic, bainan Jaincoaren nahitic igorria içatu naiz hunat: eta harec eguin nau Faraonen aita beçala, horren etcheco nausi, eta Eguiptoco lur gucico buruçagui.
9. Laster eguiçue eta igan çaizte ene aita gana, eta erroçue: Hau gaztiatzen darotzu çure seme Josepec: Jaincoac eguin nau Eguiptoco lur gucico jaun; jauts çaite ene gana, ez beçaçu luça:
10. Eta egoitza eguinen duçu Jefengo lurrean; eta içanen çare ene aldean çu, eta çure semeac, eta çure semeen semeac, çure ardiac eta abereac, eta dituçun gauça guciac.
11. Eta han hacico çaitut (ecen oraino guelditzen dira gosetezco borz urthe), gal etzadiençat çu, eta çure etchea, eta ditutzun guciac.
12. Huna çuen beguiec eta Benjamin ene anaiaren beguiec ikusten dute ene ahoz minço natzaitzuela.
13. Eraman çoçue ene aitari ene ospe guciaren eta Eguiptoan ikusi ditutzuen ororen berriac: higui çaizte, eta erakar darotaçue ene gana.
14. Eta bere anaia Benjamini lephotic besarca lothu cenean, nigar eguin çuen; eta hau ere orobat nigarrez çagoen lephotic lothuric.
15. Eta Josepec musu eman cioten bere anaia guciei, eta bakotcharen gainean nigar eguin çuen: guero ausartatu citzaizcon solas ematera.
16. Eta jaquina içan cen eta haro handitan barraiatu çuten erregueren gortean: Josepen anaiac ethorri dira; eta Faraon boztu cen, eta haren etche gucia ere bai.
17. Eta erran cioen Josepi manu eguin ceçotela bere anaiei, erranez: Carga çatzue çuen astoac, eta çoazte Canaango lurrera.
18. Eta handic har çatzue çuen aita eta etchecoac, eta çatozte ni gana: eta nic emanen darozquitzuet Eguiptoco on guciac, lurrac daducan gogo hobeenetic haciac içan çadieztençat.
19. Mana çoçute ere har detzaten orgac Eguiptoco lurretic, beren haurren eta emazteen ekarceco, eta erroçute: Har çaçue çuen aita, eta eguiçue lehen-bai-lehen ethorcera.
20. Etzaçuela çuen pusquetaric utz deusere: ceren Eguiptoco ontasun guciac çuenac baitira.