Jenesa 45:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josepec etzeçaqueen luceçago borcha bere burua beguira çagoen jende mulçuaren aitzinean: horren gatic manatu çuen guciac athera citecen camporat, elkarrequilaco eçagutpenean atzeric nihor guertha etzedinçat.

2. Eta nigar-marrasca bat eguin çuen, Eguiptoarrec eta Faraonen etche guciac aditu çutena.

3. Eta erran cioten bere anaiei: Josep naiz ni: ene aita bici da oraino? Anaiec, laztura gaitzac joric, ecin ceçocoten ihardets.

4. Bainan hunec goçotasunequin erran cioten: Hurbil çaquizquidate. Eta ondora hurbildu citzaizconean, erran cioten. Ni naiz Josep çuen anaia, Eguiptora saldu içan duçuena.

5. Etzaiteztela ici eta ez bequiçue gogor iduri ceren saldu nauçuen herri hauquietara: ecen çuen salbatzera igorri nau Jaincoac çuen aitzinean Eguiptora.

6. Bi urthe baditu ecen gosetea abiatua dela lurrean: eta guelditzen dira oraino borz urthe, ceinetan lurra ecin lanthuco baita ez-etare uztaric bilduco.

7. Eta Jaincoac aitzinetic igorri nau, beguira çaiteztençat lurraren gainean, eta jatecoac bicitzeco içan ahal deçaçuençat.

8. Ez çuen xedetic, bainan Jaincoaren nahitic igorria içatu naiz hunat: eta harec eguin nau Faraonen aita beçala, horren etcheco nausi, eta Eguiptoco lur gucico buruçagui.

Jenesa 45