Jenesa 45:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josepec etzeçaqueen luceçago borcha bere burua beguira çagoen jende mulçuaren aitzinean: horren gatic manatu çuen guciac athera citecen camporat, elkarrequilaco eçagutpenean atzeric nihor guertha etzedinçat.

2. Eta nigar-marrasca bat eguin çuen, Eguiptoarrec eta Faraonen etche guciac aditu çutena.

3. Eta erran cioten bere anaiei: Josep naiz ni: ene aita bici da oraino? Anaiec, laztura gaitzac joric, ecin ceçocoten ihardets.

4. Bainan hunec goçotasunequin erran cioten: Hurbil çaquizquidate. Eta ondora hurbildu citzaizconean, erran cioten. Ni naiz Josep çuen anaia, Eguiptora saldu içan duçuena.

Jenesa 45