Jenesa 43:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Bainan nahi ez baduçu, ez gare goanen: ecen guiçona, maiz erran dugun beçala, garbiqui minçatu çaicu, dioelaric: Ez duçue ikusico ene beguithartea çuen anaia ttipiena gabe.

6. Israelec erran cioten: Ene çorigaitzetan jaquinsun eguin duçue berce anaia bat baduçuela.

7. Eta ihardetsi çuten: Guiçonac galdatu darozcu aldizca gure ethorquico berriac: hea aita bici guinduenetz; hea baguinduen anaia berce bat: eta guc ihardetsi diogu bere galdeen arabera: nondic jaquin guineçaqueen erranen çarocula: Erakar darotaçue çuen anaia çuequin?

8. Judac erran cioen oraino bere aitari: Igor çaçu haurra enequin, goan gaitecen, eta bici ahal gaitecen, ez gaitecen hil gu eta gure haur gaixoac.

9. Nic hartuco dut muthicoa; niri galda diadaçu; ez badut guibelerat erakarcen, eta çuri bihurcen ez badarotzut, gaixtoqui hobendun içanen naiz çure aldera egun-eta-bician.

10. Guibelamenduric içatu ez balitz, hemen guinitazqueen jadanic bigarren aldico.

Jenesa 43