32. Eta oguiac eçarriac içan ondoan, bereciric Josepençat, eta bereciric anaiençat, eta bereciric batean jaten çuten Eguiptoarrençat ere (ecen Eguiptoarrei etzaiote cilhegui Hebrearrequin jatea, eta horrelaco onthurunça bekatu daducate);
33. Jarri ciren haren aitzinean, çaharrena bere premutasunac aguincen cioen beçala, eta gazteena bere adinaren arabera. Eta hainitz miresten ciren,
34. Hartu cituztenean Josepen ganic içan cituzten çathiac: eta çathiric handiena erori citzaioen Benjamini, hala non borçaldiz xitchen baitzuen. Eta edan eta ase ciren Josepequin.