26. Josep sarthu cen beraz bere etchean, eta escuetan çaduzcaten erraitzac escaini ciozcaten, eta lurrean ahuspez emanic adoratu çuten.
27. Bainan hunec eztiqui agurra bihurturic, galde eguin cioten, erraten ciotelaric: Ongui da çuen aita çahar, aiphatu darotaçuena? bici da oraino?
28. Ihardetsi çuten: Ongui da gure aita, çure cerbitzaria: bici da oraino. Eta gurthuric adoratu çuten.
29. Josepec beguiac alchatzean, ikusi çuen Benjamin bere anaia ama beraganicacoa, eta erran çuen: Hau da aiphatu darotaçuen anaia gazte, hura? Eta guero erran çuen: Jaincoa urricalquiçun içan bequiçu, ene semea.
30. Eta laster eguin çuen, ceren barneac gaindi eguiten baitzioen bere anaiaren gainera, eta nigarra jauzten citzaioen: eta etzateco lekuan sarthuric nigar eguin çuen.
31. Eta berriz beguithartea garbituric, ilki cen, atchiqui çuen bere burua, eta erran: Ekar çatzue oguiac.